Egin zaitez konpartsero!

Parte hartu Zorrotzako konpartsan.

Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsa auzo bilbotar honen konpartsa da eta bere helburua jai eta kultura herrikoi eta euskaldunak bultzatzea da, bai gure auzorako bai Bilborako ere.

Baldintza bakarra, Zorrotzakoa izatea edo Zorrotzan bizitza soziala egitea da. Auzokideon arteko harremana bultzatzea nahi dugu, bai elkarte desberdinen artean bai gizabanakoen artean, eta zergatik ez, belaunaldien artean ere bai. Hau da, auzoko bizitza dinamizatzea eta beronen subjektu aktiboak izatea, inplikatuz.

Proiektu hau aurrera eramateko lehen konpartseroek 50 euro ordaindu zituzten eta haiek ez diskriminatzeko, gaur egun kantitate hori ordaindu behar da sarrera moduan. Umeak 12 urteraino dohanik sartuko dira konpartsan.

Nahi duzun diru-ekarpena egiteko bi aukera dituzu:

  • Ipar Kutxako kontu korronte honetan dirua sartuz: 3084 0011 91 630023233005
  • Datorren batzarran konpartsako diruzainari dirua eman diezaiokezu.

Hurrengo formularioa osatu eta bidaliguzu, berehala jarriko gara zurekin harremanetan:

 Iruzkinak