Datozenak

Otsaila 2012
al. as. az. og. or. lr. ig.
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 1 2 3 4

Hasiera
Txinbotarrak txapelduna!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
idazkaria-k idatzia   

{jathumbnail off}

Gaur eguerdian Plaza Berrian ospatutako 2012ko Pontxe eta Tostada txapelketako txapelduna TXINBOTARRAK izan da!! 

KREMAZKO TOSTADAK

BANAKAKO MODALITATEA

  1. AIXE BERRI
  2. SATORRAK
  3. TXORI BARROTE

OGITEGIAK ETA TABERNAK

1º ITURRIBIDE OGITEGIA

OGIZKO TOSTADAK

BANAKAKO MODALITATEA

  1. TXINBOTARRAK
  2. SORAYA NOR KAYICON
  3. ASKAPEÑA

OGITEGIAK ETA TABERNAK

  1. BAR FERMIN
  2. ITURRIBIDE OGITEGIA

PONTXE

  1. AIXE BERRI
  2. AIXE BERRI
  3. ASKAPEÑA
  4. TABERNA PLAZA NUEVA
  5. SIN KUARTEL
 
Bilboko inauteriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
idazkaria-k idatzia   

Atzo, Bilboko Konpartsok prentsaren aurrean bere inauterietarako egitaraua aurkeztu genuen. Oso presente egongo gara, batzorde mistoan antolatzen ditugun ekintza guztietan parte hartuz eta sustatuz, eta gure ekimenez antolatutako beste hainbat aktibitaterekin ere.

Horregatik, gure hausnarketa hauekin batera 2012 urteko inauterietan egingo dugun programazioa luzatzen dizuegu eta bertan parte hartzera gonbidapena ere luzatzen dugu:

  • Igande honetan, otsailak 12, Plaza Berrian 12:00etan: Tostada eta Pontxe lehiaketa. Edozein lagunak eraman dezake tostada edo pontxea eginda eta hortxe aurkeztu.
  • Datorren ostegunean, otsailak 16, Plaza Berrian: 19:30etan: Farolin eta Zarambolasen epaiketa. Eta, ondoren 20:30etan: Trapu Zaharren kalejira Alde Zaharretik, Goloka, Koblakarik taldeekin, elektrofanfarria eta konpartsekin.
  • Larunbatean, otsailak 18, Erraldoiak, gaiteroak, fanfarriak, txistulariak, malabareak, batukadak eta ehundaka konpartsero, koadrila eta hiritar egun osoan zehar mozorro ironiko eta satirikoekin.
  • Igandean, otsailak 19, Arenalean karpa batekin (eguraldiari aurre egiteko): goizeko 9etatik aurrera: Indaba txapelketa.
  • Asteartean, otsailak 21, Plaza Berrian: 19:30etan: Sardina-ehorzketa.

 
Agate Deuna 2012 - Mendi Martxa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
administratzailea-k idatzia   

Hurrengo igandean, otsailak 5, mendi martxa herrikoa egingo da Agate Deunaren eguna ospatzeko. Ibilbidea Zorrotza - Gurutzeta - Basatxu- Santa Ageda - Arroletza - Sasiburu - Peñas Blancas - Sarnundi (hamaiketako: txorizoak, odolosteak, hirugiharra, saiheskiak, ogia eta edariak) - Alonsotegui- Kastrexana- Zubileta- Zorrotza izango da.

Irteera parketik goizeko 8:30etan izango da eta prezioa 6 euro.

Izena emateko: Zorrotzako herriko tabernan, Jose Luis erlojutegian (Cordelería, 3, Tlf-94 499 90 38) edo bidali email bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Epea: otsailaren 3an bukatuko da!!

 
Aurten ez dugu egingo desfile ofizialik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
administratzailea-k idatzia   

Aurten Bilboko inauterietan ez da desfile ofizialik izango. Hau izan da Bilboko Konpartsak hautatutako erabakia. Hala eta guztiz ere, deia luzatu du Alde Zaharrera eta Bilbo Zaharrera mozorrotuta jaistera.

Hurrengoa da prentrsaurrekoan irakurritako testua:

Beste urte bat....honek historio amaigabearen ipuina dirudi, inauterien inguruko ika-mikak berriro ere, eta are deigarriagoa dena, filme honetako aktore guztien adostasuna aurreikusten zenean eta prentsan botatako mezuak bateratzearen aldekoak zirenean. Irtenbideak bilatzeko eta zubiak eraikitzeko.

Gehiago irakurri...
 
KUKUTZA IKUTU BEZ PDF fitxategia Inprimatu E-posta
administratzailea-k idatzia   

Kukutza (III) desalojo arriskuan dago. Gaztetxean burutzen diren aktibitateak ezagutzera emateko lib dub grabatu egin da. Danon laguntza beharrezkoa da gaztetxearen defentsan.

 

 

Online daudenak

Orain 1 bisitari On line

Gurekin harremanetan jartzeko:

Posta elektronikoa: zorrotzakonpartsa@yahoo.es

Helbidea: Hermogenes Rojo 1, Zorrotzako Auzo Etxea 48013 Bilbo