ZORROTZA: GOZATU ETA BIZI. Udako solstizioa 2009
Zorrotza Bizirik-ek, Zorrotzako elkarte eta auzotarren laguntzarekin, Zorrotza: Gozatu eta bizi ekimena antolatu du ekainaren bigarren hamabostaldirako. Horretarako kultura, gizarte eta aisialdi ekitaldi askoko egitaraua atondu du: kalejira eta herriko kantak, antzerkia, dantzaldiak, eta abar. Horrez gain, Zorrotza Eguna, ekainak 20, eta Udako solstizioa ere ospatuko dituzte.
Zorrotza eguna, ekainak 20, azoka parkean:
- 12:00etan - Haur eta gazteentzako Puzgarriak.
- 12:15etan - Igel-toka txapelketa.
- 13:0Oetan - 3. Paella Lehiaketarako izena ematea.
- 14:30etan - Paellen aurkezpena.
- 14:45etan - 3. paella lehiaketaren sari banaketa.
- 15:00etan - Herri bazkaria.
- 16:30etan - Mus txapelketa.
- 17:00etan - Kantu herrikoiak.
- 19:00etan - Triki-kalejira Ibai Arte taldearekin.

