Txori Barroteko beste hiru lagun inputatu ditu Marlaskak
Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu bezala deitu ditu Txori Barroteko beste hiru lagun. Iazko Aste Nagusian txosnan 2000 urtean Luis Portero Andaluziako fiskal nagusia hil zuen presoaren argazkia erakustea egotzi die.
Europa Press-ek jakin ahal izan duenez, datorren ostegunean goizeko 11:00etan deklaratu beharko dute: Borja Irizar Belandia Txori barroteko diruzainak, Aitziber Urrengoetxeak eta Gurutze Olargortak elkarteko idazkaria eta presidentea, hurrenez hurren.
Aurretik, Alex Zuluaga Txori Barroteko ordezkari legalak ere, inputatu bezala deklaratu behar izan zuen; joan den irailaren 16an aske utzi zuen Grande-Marlaskak gai berdinaren gainean deklaratu eta gero.
Egun bat beranduago Andaluzian hildako fiskal nagusiaren seme-alabek Txori Barroteko txosnan bere aita hil zuenaren argazkia erakutsi zutela deklaratu zuten.
Irailaren hasieran aurkeztutako auto batean, Grande-Marlaskak gertaera hauek ikertzeko eskuduntza hartu zuen.
"Dignidad y justiciak" jarritako salaketak elkartasuna kriminalizatzea bilatzen du eta euskal gizartean erroturik dagoen errepresaliatuekiko babesa deuseztea du helburu amnistiaren aldeko mugimenduak deialdi zabala egin nahi die Bilboko kultur eragile, eta jai herrikoien aldeko konpartsa eta taldeei, zein eragile politiko, sindikal eta oro har adierazpen askatasunaren eta elkartasun politikoaren aldeko herritarrei, 4 konpartseroen aldeko babesa eta ideien jazarpena salatzeko burutuko duen prentsa agerraldian parte hartzeko.
URRIAK 23, OSTIRALA
11:00etan LA BOLSAN (Alde Zaharra)

