Etorri Tomas Deuna gurekin ospatzera

Abenduaren 21ean ospatzen da Tomas Deunaren azoka. Eguna eta azokak ez daukate inongo zentzu erlijiosorik. Abenduaren 21ean baserritarrak hirira jaisten omen ziren beraien produktuak saltzeko eta negurako beste produktuak erosteko.

Baina aurten ez da horrela izango. Udalak erabaki du abenduaren 20an ospatzea. Horrela da gure alkate jauna, Olentzero Bilbora etorriko da abenduaren 23an, Aste Nagusia hasiko da abuztuaren 15ean eta Tomas Deunaren azoka abenduaren 20an izango da. Horregatik guk Santo Domingo de Silos ospatu beharko dugu.

Txosnan bertan programa zabala egongo da.

  • 12:00etan - Txalaparta.
  • 12:30etan - Bizkaiko bertsolari txapalketa nagusiko entremesak.
  • 13:3Oetan - Indabak eta txerri pintxoen banaketa.
  • 14:30etan - Bilboko gaiteroak.
  • 16:30etan - Erromeria: Haitzama.
  • 20:00etan - Kontzertuak: Bilbomatiks.
  • 21:30etan - Kontzertuak: Trapatoni Circus Band.
  • 23:30etan - Kontzertuak: Neguri Gorriak.