2010eko Euskal Herriko mus txapelketa Zorrotzan
Datorren urtarrilaren 9an Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketak ospatuko dira Zorrotzan. IZEN ematea urtarrilaren 4a baino lehen egin behar da hurrengo tabernetan: Okendo, Biritxi, Alboka eta Askabide.
Bikote bakoitzak 20€ jarri behar ditu izena emateko unean eta partehartzaileek botila bat ardo jasoko dute. Bikote kopuruaren arabera taldeak eraikiko dira eta Zorrotzako irabazlea,talde bakoitzeko irabazleetatik aterako da. Bikoteen kopurua oso handia izanez gero beste txanda bat egingo da urtarrilaren 25ean.
Zorrotzako ordezkariek otsailaren 8an Bizkaiko ordezkariekin jokatuko dute Durangoko Plateruenan. Hortik aterako diren Bizkaiko ordezkariek martxoaren 20an Seguran Euskal Herriko final handia jolatuko dute.
Informazio guztia: www.euskalherrikomustxapelketa.org

