Konpartsero Eguna 2009

Gutxi falta da 2009ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 18an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Han bilduko gara Txinbotarrakideok eta beste konpartseroak. Ez ahaztu zuen konpartsako kamiseta.

Hemen duzue egun horretarako Konpartsen Federakundeak prestatu duen egitaraua

  • 12:00etan - Puzgarriak.
  • 12:00etan - Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa.
  • 12:0Oetan - Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza).
  • 13:00etan - Pintxoen aurkezpena.
  • 14:00etan - Pintxo lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:30etan - Konpartsen bazkaria.
  • 17:00etan - Berbena Akerbeltz taldearekin.
  • 23:30etan - Poteo Kelejira Orkresta txarangarekin.

Pintxo lehiaketaren arauak


  • Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira.
  • Pintxo-lehiaketarako osagaiak: porrua, tomatea eta fruito idorrak + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina...).
  • Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena.