INAUTERIAK S.O.S
Bilboko Konpartsaketik, Otsailaren 21ean Zabalburu emparantzatik Arenaleraino, Hurtado Amezaga Kaletik pasatuz, ospatuko den inauterien jaitsieran parte hartzen animatu eta gonbidatzeko jotzen dugu zuengana.
Jakingo duzuenez, orain direla urteak Bilboko Udalak ez duela, betidanik Konpartsak bultzatutako inauteri herrikoia, bere lekua den Kale Nagusitik jaisten usten. Gaur egun, antzerki talde eta antzekoei guztiz kontatatutako jaitsiera batengatik aldatu nahi dute.
Gure ustez, inauteria herrikoia eta partehartzailea izan behar du, hori dela eta, aurten inoiz baino gehiago ari gara ahalik eta jende gehien parte hartzen animatzen, konpartson ekimen bat eman ohi du baina hauxe guztiok parte hartzeko antolatzen dugu eta, ikusle moduan ere, baina jaitsieran bertan gurekin batera jeistea litzateke onena, bai bakarka, bai 3,4,5... kideen talde moduan, mozorroen lehiaketan parte hartzen sari eder bat lortzeko aukeraz jeitsiera eta gero egingo den banaketan. Egitaraua helaraziko dizuegu.
Zuek partehartzea ideia polit bat izan daitekeela uste dugu, horregatik animatzen zaituztegu zuen kideak ere animatzen benetan oso dibertigarria den ekitaldi honetan parte hartzen. Horretarako, jaitsieran izena emateko telefonoz Bilboko Konpartsakeko idazkaritzarekin ( 607 65 35 45 ) harremanetan jartzea eskertuko genizueke. Musika edo kotxea eramango duzuen eta taldearen izena edo leloa esanez, geroago zuekin jarriko ginateke harremanetan zein postuan eta gutxi gora behera zer ordutan dagokizuen jeistea esateko.
Inauteria beti herrikoia eta partehartzailea beti izan dadin, berriro animatzen zaituztegu parte hartzen!
Giltzaperaezina den gauza bat giltzaperatu nahi dute.

