HELBURUA: INAUTERIAK ASKATZEA

Bilboko inauterientzat egoera arriskutzu baten aurrean aurkitzen gara. Jaitsiera elkar-antolatzeko proposamenaren aurrean, Gran Viaren erabilpenari ezetza emateaz gain, udaletxetik beste motatako jaitsiera bat prestatzen ari dela jakin izan dugu. Jarrera leku okerrean jarraitzen du, eta gainera horretan sakontzen dute gauzak txarrera eramanez.

INAUTERIAK GILTZAPERATU NAHI DUTE: ESPAZIOA, JAI EREDUAREN ANOLAKETA,ADIERAZPEN ASKATASUNA ETA PARTEHARTZE HERRIKOIA.

Egoera arriskutsu baten aurrean gaudela esaten dugu, orain arazoa handiagoa delako. Eztabaida orain ez da espazioari buruz, baizik eta askoz sakonagoa den eztabaida batean:

  • JAIA ANTOLAKETAREN EREDUA MIXOA arriskuan jartzen ari da. Jai batzorde mistoa jai elkar-antolatzeko jaio zen. Eta hori aldatzen ari da.Beste gauza batzuen artean, KRITIKA ETA ADIERAZPEN ASKATASUNEAN limitazio baten aurrean gaude, eta hau bere esentzian izan da beti. Satira eta ironia inauterien mamian daude. Argi eta garbi hitz egin dezakegu.
  • ESPAZIO PUBLIKO MURRIZTEN KULURA HERRIKOIA KALETIK atera nahi da. Bilbon eta auzoetan pasatzen ari den moduan. Kasu honetan, betiko jai aktibitate herrikoi eta partehartzailea ezin da bere espazio-kale naturaletik ospatu.
  • PARTEHARTZEA MURRIZTEN JAI EREDUAREN PRIBATIZAZIO TENDENTZIA ARRISKUTSU baten aurrean gaudela ematen du. Inauteriak eta Bilboko jaien oinarrian dagoen jai eredua.

HORREGATIK, inauteria giltxaperatzen ari dela pentsatzen dugu.

ANTIFAZA-k, inauteriak direna errepresentatzen du, bere esentzia satirikoa, bere kritika ironikoa, bere arima trangresorea, bere deskontrola, despiporrea,… orain arte Bilbok izan duen inauteria errepresentatzen du: herrikoia, mistoa, partehartzailea, euskaldun, … Bilboko herria mozorrotuta errepresentatzen du ere, Bilboko herria ondo pasatzen, bere kaleei colorea ematen, … guzti hori ANTIFAZ BILBOTAR GORRI batean barnebiltzen dugu.

Hori guztia … Kaiola gris batean sartu nahi dute. Bere potentzialitate guztia limitatzen, bere ESPAZIOA, bere ANTOLAKUNTZA EREDUA, bere ADIERAZPEN ASKATASUNA, eta bere PARTEHARTZE HERRIKOIA limitatzen.

Giltzaperaezina den gauza bat giltzaperatu nahi dute.