Maiatzaren 30erako ez egin planik... Hitzordua dekogu Bilbon!!

Bilboko 38 eragilek deia luzatu dute maiatzaren 30an izango den Elkartasun Egunean parte hartzeko Bilboko euskal presoen egoera gogoratuz. Honetaz gain, maiatzaren 29an, hileko azken ostiralean 19:30etan Eliptika Plazatik "No a la cadena perpetua! Joseba, Fernando eta Inma askatu!" lelopean manifestazioa antolatu dute.

Gaur egun, Bilboko 94 herritar Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko espetxeetan preso daude. Horietatik 93k estatu hauen sakabanaketa politika ankerra sufritzen dute eta bakarra dago Euskal Herriko espetxe batean, euskal instituzioek hamaika aldiz eskatu arren.

    maiatzak 29, ostirala:

  • 19: 30: Konzentrazioa Arriagaren aurrean eta kontzentrazioaren ostean Plaza eliptikatik manifa bizi osorako espetxe zigorra salatzeko.

    maiatzak 30, ELKARTASUN EGUNA BILBON:

  • 11:00: Hasiera Areatzan. Rockodromoa, puzgarriak, umeentzako jolasak eta paella lehiaketa.
  • 12:00: Piraguen jaitsiera eta ziklista-martxa.
  • 13:00: Kalejira Zanpanzarrekin eta gero ekitaldia Areatzan. Amaieran argazki solidarioa aterako da Bilboko Preso Politiko guztiei bidaltzeko.
  • 14:00: Paellen aurkezpena.
  • 15:00: Herri bazkaria.
  • 17:00: Koadrillen arteko herri kirolak.
  • 19:00: Pote-Kalejira alde zaharretik. Poteoa eta gero kalean bideo bat proiektatu da.
  • 22:00: Kontzertuak 7Katu Gaztetxean.