Konpartsek Bilbo koloretsu nahi dugu!

Atzo Bilboko Kafe Antzokian Porrotx eta Mari Mototsek BEC jaialdia eta beren lan berriak aurkeztu zuten. "Irrien lagunak" CDa eta "Piratak" DVDa hain zuzen. Han bertan Bilboko Konpartsak egon ziren abesten, dantzaten eta gainera prentsaurrekoan parte hartu zuten.

Bilboko Konpartsek irakurritako testua:

Bilbo hirian hodei gris handi bat ikusten ari gara azken denboraldian...eta hara non den: Udaletxearen gainean.
Eta Bilboko Konpartsek eta auzoetako jai batzordeko lagunok iluntasun hori alboratu nahi dugu, nahiago dugulako Bilbo alai eta koloretakoa.
Izan ere, gu irrien lagunak baikara eta ez dugu gustuko triste egotea. Horregatik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots lagunei deitu diegu eta eskatu diegu ea lagunduko diguten hodei gris hori Bilbotik urruntzen. Mari Jaiari ere eskatu diogu laguntza eta baiezkoa eman digu. Eta Errekaldeko Errekatarttalo, Bilboko Kaximirak eta auzoetako lagun askok ere bai.
Orain Bilboko laguntxo guztioi eskatuko dizuegu laguntza lan handia egin beharko dugu hodeia Bilbotik joan dadin, Udaletxetik joan dadin.
Guk hoberen egiten duguna jaia eta festa antolatzea da eta horretan jarraitu nahi dugu aurrerantzean ere, baina lagun askoren partehartzearekin. Jai alaiak eta partehartzaileak nahi ditugu, dibertigarriak, gureak. Ez Udaletxeak nahi dituen bezalakoak.
Jakin dugu Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek jaialdia dutela BECen eta irri, kantu eta dantza egingo dutela eta guk haiekin kantatuko dugu: "Irrien lagunak" abestia kantatuko dugu eta pila bat desafinatuko dugu baina, hala ere, ondo pasatzera goaz eta hortxe izango gara: Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!
Koloretako Bilbo eta Euskal Herria maite ditugulako, gora Euskal Irria! Bildu gure festara!

Argazkiak