Apirilaren 25ean bigarren Txinbo Eguna Zorrotzan eta laugarren Azken Kupela Dantza Bilboko Kukutza Gaztetxean antolatuko dira

Apirilaren 25ean Txinbotarrak Konpartsak 2.Txinbo Eguna antolatuko du Zorrotzan eta Kulturguneak 4.Azken Kupela Dantza Kukutza gaztetxean.
Txinbo Egunean umeei zuzendutako ekimenek emango diote hasiera egunari, arratsalde partean auzoko kaleak alaituko dituen kalejira batekin jarraituz eta 20etatik aurrera 4.Azken Kupela Dantzan hasiko da, 3 Euroen truke, Kukutzan Txotx egin, sabela bete eta dantza egiteko aukera paregabea izango dugu.

  • 12:00etan - Puzgarriak (Zorrotzako parkean).
  • 13:00etan - Triki poteo (Zorrotzako kaletatik).
  • 14:3Oetan - Herri bazkaria (Zorrotzako parkean).
  • 17:30etan - Pote kalejira Errere Txaranga bandarekin (Zorrotzako kaletatik).
  • 20:00etan - Bertso Txotx (Kukutza gaztetxean).
  • 20:05etatik aurrera - 3 euroren truke Herri sagardotegia, sagardoa, kostila, txorizoa, odolostea.. (Kukutza gaztetxean)
  • 21:00etan - Erromeria mundiala AMAIUR taldearekin (Kukutza gaztetxean).