Berriak
Konpartsero Eguna (bideoa)
[2010/07/23]
Hamaika telbistak egindako konpartsero egunaren jarraipena.
Buzoneo
[2010/07/19]
Aste honetan zehar Bilboko Konpartsakek buzoiraketa Bilbon egingo dute, beraz, laster triptiko hau zure etxean jasoko duzu.
Txupinera
[2010/07/19]
2010eko Aste Nagusiko txupinera Aratz Irazabal izango da, Txinbotarrak konpartsako kidea
Konpartsero eguna
[2010/07/06]
Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:
- 11:00 Musika
- 12:00 Puzgarriak
- 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)
- 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa
- 13:00 Pintxoen aurkezpena
- 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
- 14:30 Konpartsen Bazkaria
- 17:00 Berbena GOZATEGI taldearekin bere disko berria aurkeztuko dutelarik
- 19:30 Kalejira Alde Zaharretik ORKRESTA taldeareakin
Kale askeen aldeko ekitaldia
[2010/06/22]
Datorren larunbatean, ekainak 26, kale askeen aldeko ekitaldian parte hartuko dugu. Espazio Publikoko ordenantzaren kontrako ekitaldia izango da, baita kale askeen aldekoa ere. Irakurri gehiago...
Kalea guztiona da, goza dezagun libreki
[2010/05/18]
'Kalea guztiona da, goza dezagun libreki' herri ekimena osatzen duten hirurogei taldek sinatutako mozio-proposamena aurkeztu zuten Udal erregistrotik. Mozio honen bidez, herri ekimenak EAJk eta EBk apirilean aurkeztutako Espazio Publikoaren gaineko Ordenantza bertan behera gelditzea eskatzen du.
Herri ekimenak ezinbestekotzat jotzen du benetako parte-hartze prozesu bat abian jartzea eta espazio publikoaren erabilpenaren gaineko debate lasai bat martxan ipintzea.
Honetaz gain, Udal talde guztiei bilera bana eskatu die herri ekimen honen iritzia eta jarrera zuzenean ezagut dezaten.
'Kalea guztiona da' herri ekimena apirilaren 27an sortu zen eta gaur arte Bilboko hirurogei bat eragile, elkarte, sindikatu zein alderditako atxikimendua batu du. Manifestu bat egin du eta maiatzaren 18an ezagutzera emango du Udaletxearen aurren, atxikimenduekin batera. Bukatzeko, manifestazio bat deitu du maiatzaren 23rako. Mobilizazioa eguerdiko 12etan abiatuko da Plaza Eliptikotik.
Jai Herrikoien 1.Kongresua. Aurkezpena
[2010/05/13]
Aste honetan prentsari pasa genizuen "Jai Herrikoiak Bultzatuz" manifesturaren inguruan jaso ditugun atxikimenduak eta jada maiatzaren 22an Capitol Zinemetan ospatuko dugun Fiestologoen Kongresuari begira ematen ari garen pausuak.
Jai Herrikoien 1.Kongresua
[2010/05/03]
Jai Herrikoien egoerari buruzko hausnarketa burutzeko BULTZATUZ manifestuari atxikitu garen jai batzorde zein kultur elkarteek, Maiatzaren 22an zita daukagu, Bilboko CAPITOLA zinemetan, Euskal Herriko JAI HERRIKOIEN lehen kongresua burutzeko.
Txibo eguna 2010
[2010/05/03]
Maiatzeran 29an Zorrotan 2010eko TXINBO EGUNA ospatuko dugu. Egitaraua hurrengoa izango da:
- 12:00 Puzgarriak
- 12:00 Aerobithon
- 13:00 Triki poteoa
- 14:00 Tortillen aurkezpena
- 14:30 Herri bazkaria
- 17:00 Koadrillen arteko jolasak
- 19:00 Poteoa Errerre Txaranga Bandarekin
- 22:00 Jaia frontoiaren azpiko lokalean
Azken Kupela Dantza
[2010/04/30]
Datorren larunbatean, maiatzak 8, bosgarren Azken Kupela Dantza ospatuko da Errekaldeko Kukutza Gaztetxean. Jai eredu herrikoia, euskal kultura eta euskara sustatuz, Bilboko agenda kulturala bultzatu eta osatzeko asmoz, Altxaporrue, Txinbotarrak eta Satorrak Konpartsek bat egin dute aurtengoan.
Hormigoizko Bilbo honetan Euskal Herriko hainbat kultur adierazpen uztartzeko asmoa agertu dute; gure tradizioaren ikurrak diren trikitrixa, bertsoak eta sagardoa zein egungo Euskal Herriko musika bilduko dituen jai giroan murgiltzera gonbidatzen dituzte herritarrak.
Umeei zuzendutako ekimenek emango diote hasiera egunari, arratsalde partean auzoko kaleak alaituko dituen kalejira batekin jarraituz eta 20etatik aurrera, 5 Euroen truke, Kukutzan Txotx egin, sabela bete eta dantza egiteko aukera paregabea izango dute bertaratuko direnek.
- 12:00etatik 14:00arte Puzgarriak,tailerrak eta musika (Errekaldeko plazan)
- 13:00etan Triki Poteoa
- 14:30etan Herri Bazkaria (Kukutzan)
- 17:3Oetan biribilketa Erekaldeko tabernatik ERRERRE TXARANGA BANDekin
- 20:00 TXOXT (Denok jatera ta edatera) bitartean; bertsoak, trikitixa ta txalaparta (Kukutza gaztetxean)
- 21:00 Kontzertuak (5€): Mikel Urdangarin eta Sorkun (Kukutza gaztetxean)
BULTZATUZ.
[2010/03/29]
Gaur Kafe Antzokian, dokumentu bat aurkezteko bildu gara, jai herrikoien inguruan erreflexioa burutzeko, erreflexioaren hastapena emateko tresna izatea espero dugun dokumentua..
Irakurri gehiago...Apirilak 17, Zatoz gurekin sagardotegira!
[2010/03/04]
Rezola sagardotegia (Astigarraga)
Bazkaria + poteoa Hernanitik (itzulera gau aldean)
Prezioa: 35€ (autobusa+bazkaria)
Plaza mugatuak!
Izena emateko: Zorrotzako Gaztegunean, astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00
Info +: 688 64 40 22
Txinbo eguna.
[2010/03/04]
Maiatzaren 29an Zorrotzan 3.Txinbo Eguna ospatuko dugu eta aurten berezia izango da konpartsako 5.urteurrena da eta.
Hau ez da broma, Aste Nagusia arriskuan dago.
[2010/03/04]
Ilusioa, indarra, itxaropena eta batasuna Bilboko Aste Nagusian lanean aritzen diren konpartsen oinarriak dira. Jasandako erasoen gainetik Aste Nagusia aurrera ateratzeko indarraz hitz egiten digu honako bideoak:
Bilboko Herri Inauteriak 2010
[2010/02/01]
Bilboko Konpartsek 2010ko Bilboko Herri Inauterietako programazioa aurkeztu dute.
Irakurri gehiago...
Sudurgorrien jaialdia.
[2009/12/26]
Bilboko Udalak ezarritako betoari izkin egin eta 'Irrien lagunak' disko berrian oinarritutako ikuskizuna eman dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek BECen, konpartsen eta jai batzordeen laguntzaz.
Bilboko Konpartsen prentsaurrekoa.
[2009/12/16]
Udalari eskerrak eman nahi diogu 2 konpartsa hauen montajea ekiditeko argudio legalik ez duela erakusteagatik.
Irakurri gehiago...
Tomas Deuna 2009
[2009/12/16]
Tomas Deuna dela eta, Bilboko konpartsok antolatu dugun egitaraua ondoko hau. Txosna eta eskenatokia San Nikolas elizaren ondoan jarriko da.
- 10:00 Musika eta txosnen irekiera.
- 12:00 Prentsaurrekoa eszenatokian.
- 12:30 Indabak eta txerri pintxoen banaketa.
- 13:00 Txalaparta erakustaldia.
- 13:30 Betsolariak: Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Maddalen Arzallus.
- 14:30 Bilboko Gaiteroak.
- 17:00 Erromeria OROTS taldearekin.
- 20:00 Bilbo Kantari Kalderapeko tabernatik.
2010eko Euskal Herriko mus txapelketa Zorrotzan
[2009/12/09]
Datorren urtarrilaren 9an Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketak ospatuko dira Zorrotzan.
Leer más...
Bilboko Konpartsak Durangoko Azokan
[2009/12/06]
Bilboko Konpartsek 2100 egutegi dohanik banatuko dituzte Durangoko Azokan. Aurki ditzakezue stand hauetan:
- Askapena (barrenkale 13)
- Euskal Herrian Euskaraz (barrenkale 2)
- Gaztesarea (barrenkale 53-53)
- Bilgune Feminista (barrenkale 52)
- La Gallina Vasca (barrenkale 63)
- Katxiporreta (barrenkale 41)
- Zenbat Gara Elkartea (barrenkale 70)
Konpartsek Bilbo koloretsu nahi dugu!
[2009/12/01]
Atzo Kafe Antzokian Porrotx eta Mari Motots BECeko jaialdia eta bere lan berriak aurkeztu zuten.
Irakurri gehiago...
Bilboko Udalak ez ditu aintzat hartu Bilboko Konpartsak, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsek aurkeztutako alegazioak.
[2009/11/25]
Udalak jakinarazi duenez Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsek ezingo dute 2010eko eta 2011ko Aste Nagusiko jaietan txosna ezarri. Udalak gaineratu du ez dela "zigor administratibo bat, baizik eta arauak ez betetzeagatik" utzi dituztela jaietan egoteko gaitasunik gabe. Orain arte Txori Barrote eta Kaskagorrik txosna ezartzen zuten lekuan, berriz, ez duela beste txosnarik ezarriko adierazi du Udalak.
Bi konpartsei ezarritako zigorra 2011n amaituko da, baina Udalak jakinarazi duenez, 2012an, Aste Nagusia hasi baino sei hilabete lehenago, terrorismoaren biktimen legeak eta jaietako araudiak dioena beteko dutela baieztatzeko txostena aurkeztu beharko dute Bilboko Konpartsek, Kaskagorrik eta Txori Barrotek, jaietan parte hartzeko
Bilboko Konpartsen Federazioak eta bertan parte hartzen duten konpartsek udal ordenantzaren urratzerik ez dutela egin baieztatzen dugu.
[2009/11/24]
Ezer ezkutatu beharrik ez daukagu izaten eta beraz, Bilboko Konpartsen Federazioak informe poliziala, espedientea eta gure alegazioak plazaratzea erabaki ditu.
Espedientea eta Ertzaintzaren txostena (pdf)
Bilboko Konpartsen Federazioak aurkeztu dituen alegazioak (pdf)
2010ean Aste Nagusia izango da?
[2009/11/14]
BILBOKO KONPARTSAK gara eta zurekin batera honako galderak eta hausnarketak egin nahi ditugu:
Irakurri gehiago...
Udalak jazarritako Pirritx eta Porrotx BECen Bilboko Konpartsak-en eta Auzotarroken esku.
[2009/11/10]
Ekainean erabaki zuen Azkunak Pirritx eta Porrotx pailozei betoa jartzea euren ideia politikoengatik. "Koloretako Bilbo bat nahi dugulako" Bilboko Konpartsek eta Auzotarrok auzoetako jai batzordeek jazarpenari aurre egin, eta BECera ekarriko dituzte abenduaren 26an Pirrix, Porrotx eta Mari Motots "Irrien lagunak" ikuskizun berria aurkezpen "mundiala" egiteko.
Irakurri gehiago...
Bi txosnari baimena kentzeko bideari ekin dio Bilboko Udalak
[2009/10/31]
Kaskagorrik eta Txori Barrotek ezingo dute txosnarik jarri, espedienteak aurrera eginez gero.
Irakurri gehiago...
Txori Barroteko beste hiru lagun inputatu ditu Marlaskak
[2009/10/21]
Datorren ostegunean Borja Irizar Belandiak, Aitziber Urrengoetxeak eta Gurutze Olagortak deklaratu beharko dute iazko Aste Nagusian txosnan presoen argazkiak erakusteagatik.
Irakurri gehiago...
Txinbotarrak konpartsak parte hartu du Pirritx eta Porrotxen lan berrian
[2009/10/13]
Pirritx eta Porrotx pailazoak disko berria grabatzen ari dira Andoaingo Garate estudioetan eta joan den asteburuan Bilboko Konpartsek parte hartu zuten grabaketan.
Irakurri gehiago...
Aste Nagusia 2010: PPk eta PSEk zigorrak nahi dituzte presoen argazkiak zituztenentzat
[2009/09/16]
Bi taldeek mozioak aurkeztuko dituzte bilkuran, datorren urteko jaietan "ETAren aldeko kartelak jarri dituzten konpartsei txosnak irekitzeko baimena ukatzeko".
Irakurri gehiago...
Gora Zorrotzako Jaiak!
[2009/09/04]
Aurten, irailaren 25etik urriaren 4ra arte izango dira gure auzoko jai herrikoiak.
Irakurri gehiago...
KULTURGUNEko programazioa
[2009/07/23]
Hemen aurtengo programazioa eta kartelak dauzkazue.
Irakurri gehiago...
Konpartsero Eguna 2009
[2009/06/12]
Uztailaren 18an 2009ko Konpartsen Eguna ospatuko da...
Irakurri gehiago...
Zorrotza gozatu eta bizi 2009
[2009/06/12]
Hileko 18tik 26ra Udako solstizioa Zorrotzan ospatuko da...
Irakurri gehiago...
Maiatzaren 30erako ez egin planik... Hitzordua dekogu Bilbon!!
[2009/05/19]
Bilboko 38 eragilek Elkartasun Eguna antolatu dute maiatzaren 30erako...
Irakurri gehiago...
Apirilaren 25ean 2.Txinbo Eguna eta 4.Azken Kupela Dantza ospatuko dira.
2009/04/17
Apirilaren 25an Txinbotarrak konpartsak 2.TXINBO EGUNA Zorrotzan eta Kulturguneak 4.AZKEN KUPELA DANTZA Kukutzan antolatuko dute...
Irrakurri gehiago.
16.Korrika. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira.
2009/03/25
Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela. Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da...
Irrakurri gehiago.
NO, WE CAN'T!!
2009/02/16
Amets bat izan dut zeinetan ihauterietan, berria, ihauteriak beraiek, mozorroak eta jendearen dibertsioa ziren. Guztion artean eta guztiontzat egindako ihauteriak. Zentsurarik gabeko ihauteriak, ironiaz beterikoak, herrikoiak eta partehartzaileak. Izan behar duten bezalako ihauteriak, Gran Víatik...
Irrakurri gehiago
INAUTERIAK S.O.S.
2009/02/03
Bilboko Konpartsaketik, Otsailaren 21ean Zabalburu emparantzatik Arenaleraino, Hurtado Amezaga Kaletik pasatuz, ospatuko den inauterien jaitsieran parte hartzen animatu eta gonbidatzeko jotzen dugu zuengana...
Irrakurri gehiago
Etorri Tomas Deuna gurekin ospatzera
2008/12/13
Abenduaren 21ean ospatzen da Tomas Deunaren azoka. Eguna eta azokak ez daukate inongo zentzu erlijiosorik. Abenduaren 21ean baserritarrak hirira jaisten omen ziren beraien produktuak saltzeko eta negurako beste produktuak erosteko...
Irrakurri gehiago
Zorrotza hobeagoaren alde. Ostegunean MANIFESTAZIOA
2008/10/14
Idazki honen bitartez Zorrotzako auzo mugimendua aspaldidanik salatzen ari den hirigintza zein ingurumen arazorik garrantzitsuenak ezagutarazteko jotzen dugu zuengana, jendartera hedatzen lagun diezaguzuen...
Irrakurri gehiago
Zorrotzako jaiak 2008
2008/09/23
Irailaren 26an hasiko dira Zorrotzako jaiak, eta pregoiak abiatuko du era guztietako ekitaldi eta jarduerak dituen jaietako egitaraua, urriaren 5an amaitu arte...
Irrakurri gehiago
KULTURGUNEKO egitaraua 2008
2008/08/13
Aste Nagusirako KULTURGUNEAK egitarau zabala eta polita prestatu du...
Irrakurri gehiago
ZORROTZA: GOZATU ETA BIZI. Udako solstizioa 2008
2008/06/17
Zorrotza Bizirik-ek, Zorrotzako elkarte eta auzotarren laguntzarekin, Zorrotza: Gozatu eta bizi ekimena antolatu du ekainaren bigarren hamabostaldirako...
Irrakurri gehiago
Maiatzaren 10ean hirugarren Azken Kupela Dantza burutuko da Bilboko Kukutza Gaztetxean.
2008/05/06
Jai eredu herrikoia, euskal kultura eta euskara sustatuz, Bilboko agenda kulturala bultzatu eta osatzeko asmoz, Altxaporrue eta Txinbotarrak Konpartsek bat egin dute aurtengoan...
Irrakurri gehiago
I. TXINBO EGUNA (2008).
2008/04/17
Apirilaren 26an Zorrotzako Parkean I. Txinbo Eguna ospatuko dugu...
Irrakurri gehiago
HELBURUA: INAUTERIAK ASKATZEA
2008/01/02
Bilboko inauterientzat egoera arriskutzu baten aurrean aurkitzen gara. Jaitsiera elkar-antolatzeko proposamenaren aurrean, Gran Viaren erabilpenari ezetza emateaz gain, udaletxetik beste motatako jaitsiera bat prestatzen ari dela jakin izan dugu...
Irrakurri gehiago








