Aste Nagusia XIII. HIRI KROSA

Motor gidari famatu batek esaten zuen moduan, Aste Nagusiko Hiri Krosa 12 gehi 1 ediziora heldu da. Ez pentsa 13 zenbakiak sineskeria eragiten gaituenik baina esaten den moduan, kultura herrikoia jakintasunez beterik dago eta ez da gure helburua horrekin kontradizioan sartzen.

Urteak pasa ahala, gero eta gehiago goraipatzen ditugu froga honen bertuteak eta gero eta zailagoa da eman diren aurrerapausuak deskribatzeko hitzak topatzea, hiri krosa, osasunez beteriko ekimena baita eta partaideen oniritziaz gozatzen baitu. Antolakuntza aldetik ere, nahiko korapilotsua egiten zaigu ideia berrien ekarpena, baina horretan jartzen ditugu borontate eta ahalegin guztiak. Aurten ere, sopresatxoren bat gorderik daukagu animatzen direnentzat. Gainera, teknologi berrien munduan sartu gara eta izena ematea, soilik interneten bidez egin ahal izango da. Hau, kudeaketa garbiago eta azkarrago izan dadin egiten dugu, gainera interneten bidez argibide gustiak emango dira, denbora markak.. partaide guztiak eskuratua ahal ditzaten.

Betiko moduan, gurekin batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu kirol festa honetan, honako ekimenak baitira Aste Nagusiaren joera herrikoia goraipatzen dutenak

Data/Lekua
  • Lasterketa, Bilbon 2009ko abuztuaren 21an ospatuko da. Nahi duten guztiek parte har dezakete, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman beharra dago
Distantzia-Kronometrajea
  • Lasterketa, 18 urtetik gorakoentzat 6.000m-takoa izango da, elbarrituak 3.000m-takoa, 12 urtetik 17 urtetara 1.500m eta 11 urtetakoak 700m-takoa. Bizkaiko Federazio Atletikoaren Epaile eta Kronotetradore Komite baten eskuetan geldituko da kronometrajea
Irteera ordua
  • Irteera Areatzan izango da, 17:30etan 11 urte baino gutxiagoko umeentzat, 17:45etan 12-17 urte bitarteko atletentzat, 18:00etan elbarrituentzat eta 18:30etan 18 urte baino gehiagoko helduentzat. Helmuga leku berean egongo da.
Izen-ematea
Dorsalak batzeko
  • Abuztuaren 10etik 14ra Zabalbide 5 kalean 18:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 15etik 20ra Mekauen txosnan (Areatza) 13:00etatik 15:00etara.
Volver